Zenbat buru, hainbat aburu
: Puntieateaiez
Hemen
Enekoitz Esnaola
Hemen euskaldun izatea bezalako gudaririk ez dago.
Hemen euskaraz irakurri eta euskaraz idaztea bezalako iraultzailerik ez dago.
Hemen euskara indartzea bezalako indar politikorik ez dago.
Hemen ez dago euskara adinako desafiorik inperio zurrupariaren aurka.
Hemen ez dago euskara adinako askatasunaren aldeko itxarobiderik”.
Bitoriano Gandiaga.
Hemen, Azpeitian, Egunkaria-k 300 irakurle besterik ez zeuzkan. Gudari gutxi.
Hemen antzerki talde amateurren aitzindarietakoa desagertu egin da: Antxieta. Iraultzaile bat gutxiago.
Hemen Udalak ez du kontatzen euskalgintzarekin plan estrategikoa zuzentzeko. Indar gutxiago.
Hemen zatitu egin zen ikastola. Inperioa txikituz.
Eta hemen gero, gainera, esango dugu itxarobidea dugula...
|