Erdi kalea
Leire Ostolaza
Erdi kalea hiltzen ari da
Askotan entzunak gera.
Etxe zahar eta azpiko dendak
omen datoz goitik behera
Eta Udalak hor somatu du
etxe berrien aukera
Ta berriz ere edozein moduz
doaz gauzak egitera.
Erdi kalerik ezin berpiztu
dendari hoien kaltera.
Oinkari hortxe ikusi dugu
hogeitazortzi urtetan
ta etxekoek esan diote
ezin dula segi bertan
jarri araziz Erdi kalean
dagoen beste batetan.
Zure ahalegina eskertzen dugu
zortea opa benetan
dendak zigortuz bizirik ez da
izango kale zaharretan
|