Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 8,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  apirila »  “Orain dela 11 urte egin nuen azkenengo trajea" »  Bitxikeriak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Bitxikeriak

Jostun ofizioan Inazio Urrestillak daramatzen ia 44 urtetan hainbat pasadizo gertatu zaizkio, gehienak dendan. Ondorengo hau bezalakoa: “Behin emakume bat anaiarentzat alkandora bat behar zuela esanez agertu zen eta aukeratu ezinean gelditu zen; lasai etxera eramateko esan nion, eta bost alkandora hartu zituen. Bueltan anaia bost alkandorekin gelditzen zela (!) esanez etorri zen. Ohitura dugu generoa etxera eramaten uztekoa, baina ez da beti erantzun bera jasotzen”. Beste behin, emakume batek, larunbat batean, senarrari erakusteko bi alkandora eraman zituela dio Inaziok “eta biak astelehenean bueltatu zituen, ez zitzaizkiola gustatu esanez. Neuk ikusi nion soinean senarrari igandean beraietako bat… Dendarik ireki ez banu hobe larunbat hartan!”.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak