Zu zeu
“Pixket inder gehiyo hartu beherko luke kaldereruen festiek
Nerea Aranburu
Esteban Camposek urtiek daramazki kaldererotan parte hartzen. Orain dala hamaike urte atera zan aurreneko aldiz, 1992 urtien, hain justu.
-Nolatan hasi zinen kaldereruetan erteten?
Orain dala hamaike urte, soziedadeko Estanisek proposatu zuen kaldereruetan ertetie. Gero danai planteatu zitzayoben ideie eta hogei lagun juntatu ginen parte hartzeko.
-Nolakuek ziren lehen urtietako kaldereruek?
Hasierako urtietan ez zu-en jende askok erteten. Guri festa batzordekuek ertenez gero hamar mile duro emango zizkigutela esan eta animatu egin ginen ertetea.
-Nola prestatu zineten ateratzeko?
Lehenengo urte hartan karro zahar batekin erten genuen. Gero, hurrengo urtien berriye egin beher izen genuen. Oñatzen to-patu genuen karro zahar bat eta hure berritu genuen. Karro hure astelehen gabien ere batzuek atera izen debe. Karrue berriye egin genunien, lehen urtietan Loiola 91-ko lokaletan gordetzen genuen eta azken urte hauetan, berriz, lehengo kuartel zaharrien.
-Urtero pertsona batzuk ere omentzen dituzue.
Bai, urtero Ardozaliek soziedadekuek kaldereruen egunien omentzen ditugu aurrez aukeratuteko bi lagun.
-Nola erabakitzen dezue zein omendu?
Hogei lagun elkartzen gera eta bakoitzek izenak botatzen ditu. Boto gehiyenak jaso dituben bi pertsona hoyek omentzen dire. Badaezpada hirugarren bat ere ateratzen degu, norbaitek atzea egiten badu ere. Bestela hirugarrena hurrengo omendutakue izeten da.
-Entsaiyuek ere egiten dituzue, ezta?
Urtero egoten dire entsaiyuek. Ni neu orain ez naiz juten. Hasiera batien, lehen urte haietan azaltzen ginen, orduen erten beher genuen danok juten ginen entsaiyuetara.
-Nola antolatzen eta prestatzen dezue egune?
Egun osuen edukitzen degu lana egiteko. Bakoitzek bere lana dauke; batzuk erosketak egitea juten dire, beste batzuk karrue ondo ipintzera eta prestatzera, eta beste batzuk afaiye prestatzera: baratzuri zopie eta gi-xaue. Gaueko afaiyen lagun asko biltzen gera, lehen omendutakuek ere etortzen direlako.
-Ez al da galduko ohiture hau?
Galdu ez da egingo. Egiye esan, pixket inder gehiyo hartu beherko luke kaldereruen festiek. Jendie ere pixket hotza da hemen eta ez du erteten.
TXIKITEKO AMETSA: “Ametsa beti ondo bizitzie izen da. Karnabalakin lotuz gero, gure garaiyen gazterik lanien hasten ginen eta goizeko zezena ikustie zan gure nahiye”
|