Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  martxoa »  AEK hemen ere geroa lantzen »  Lurdes Valor

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

“Utzi egin nuen euskaltegia, talderik ez zelako osatzen

-LURDES. 32 urte ditu eta dendaria da.
-AEK-KO IKASLE OHIA. Duela sei urte hasi zen AEK-n. Seigarren urratsa arte, baina talderik ez zelako osatu utzi egin behar izan zuen. 

Lurdesek duela sei urte hartu zuen Mikelats AEK Euskaltegian euskara ikasteko erabakia. Aurrez Udal Euskaltegian jardun zuen, baina AEK-n probatzea pentsatu eta halaxe egin zuen. Bertan lau urte igaro zituen euskara ikasten, baina duela bi urte utzi egin behar izan zuen, maila bereko nahikoa ikasle ez zegoelako. Seigarren urratsera iritsi zenean, hain zuzen ere. “Zortzi lagun behar ziren taldea osatzeko eta ez ginen kopuru horretara iristen”. Baina taldea osatuz gero berriro ere euskara ikasten jarraituko lukeela dio.

Bi euskaltegien artean aldea dagoela dio Lurdesek. “Udal Euskaltegian gramatika aldetik gehiago irakasten zuten eta AEK-n, berriz, hitz egiten gehiago”. Mikelatsen hi-rugarren urratsean hasi zen Lurdes eta bertan zuten giro ona gogoan du. “Giro paregabea zegoen. Elkarrekin parrandak-eta askotan egiten genituen. Maisuak ere oso onak ziren. Askotan gogorra izaten zen lanetik atera eta euskaltegira joatea. Astean guztira zortzi ordu igarotzen genituen, baina tamaina hartzen genion”.

Lurdesen esanetan, AEK-n ikasi du euskaraz mintzatzen. “Asko soltatu nintzen euskaraz hitz egiten”. Udal euskaltegian berriz, idazten ikasi zuela dio. Bere lanbidea dela eta paper asko bete behar izaten ditu. “Nire nagusia euskalduna da, baina askotan nik zuzendu behar izaten dizkiot paperak”. Idazten jakitea beharrezkoa de-la uste duen arren, garrantzitsuago dela dio hitz egiten jakitea. Hitz egiterako ga-raian aditzekin gaizki moldatzen dela dio. “Askotan gertatzen zait zerbait ondo esatea nahi eta ezin. Baina orain lehen baino gutxiago lotsatzen naiz euskaraz hitz egiten”.

Euskara lanean egunero erabiltzen duela dio. “Etxean gutxiago erabiltzen dut, baina ilobekin euskaraz hitz egiten dut. Askotan gaztelerazko hitzak nola esaten diren galdetzen didate”. Euskaraz ikastea beharrezkoa dela uste du.

AEK-n zebilela korrika antolatzen lagundu zuela ere gogoan du. “Azpeititik pasa zenean korrikan atera ginen”. Beste batean korrika moto gainetik grabatzen ibili zen Lurdes.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak