Zenbat buru, hainbat aburu
Uztarria.com-eko eztabaidie
GAIA: Uztarria Kultur Koordinadoraren web guneko ‘eztabaidan’ atalean emakumea Azpeitian baztertua ote dagoen edo ez sesioan dabiltza kide batzuk. Hona gutun horietako sorta bat:
Baloratuta
Emakumea Azpeitian baztertuta? Nire ustez eta ezagutzen ditudan lekuen arabera, Azpeitian emakumea baloratuta dago. Herri anglosajoietako hirietan ezer gutxi pintatzen du emakumeak zentzu askotan; dena gizonentzako antolatuta baitago. Hemengo matriarkatua berezi xamarra da, beste lekuetan horrelakorik ez baitago. Zein arlotan dagoen baztertuta? Batez ere gizarte eta harreman mailan. Zenbat eta aurreratuago, garatuago izan lurraldea orduan eta gehiago dago baztertua emakumea. Hori nola zuzendu? Zaila iruditzen zait. Gizonak geure artean konpontzen gara, baina emakumeekiko mesprezu edo distantzia moduko zerbait beti hor dago. Uste dut jenetikoa dela. Nola zuzendu? Ideiarik ez. Baina, aupa Azpeitiko emakumeak berezi xamarrak direlako.
Flash
Lan arloan baztertuta
Emakumeak lan arloan daude batik bat baztertuta. Zergatik emakumeei titulu berdina izan eta gutxiago ordaintzen zaie? Lan elkarrizketetan bikoterik al duzun eta umerik izateko asmorik duzun galdetzen dute. Ez al da bada populazioa igotzea nahi?
Ni
Baztertuta
Martxoaren 8a erreibindikazio eguna da oraindik eta zerbaitegatik da. Uste dut emakumeak baztertuta gaudela, diskriminatuta, eta horrela jarraituko du aurrerantzean ere; estrukturala delako. Azpeitian ere hala gertatzen da. Emakumeok baztertuta gaude kirol taldeetan (gizonezkoen arteko txapelketak, gizonezkoen taldeek lehentasuna dute...), ikastetxeetan (hezkuntza sexista), tailerretan (emakume gutxi agintean, lana lortzeko zailtasunak) eta orohar herrian. Izarraizpeko Sorginek lan ona egiten du, gure egoera salatzeko. Irtenbideetan pentsatzen hasi beharko ginateke, herritik bertatik egoera nola hobetu pentsatzen. Animo!
Naxi
Ez da genetikoa
Genetikoa? Ez da. Hein handi batetan hezkuntza arazoa da. Egia da haurrak emakumeak izaten ditugula, eta horrek eragiten du emakumeen hainbat kontutan (lanean ardura postuak hartzerakoan, esaterako), baina emakumearen zapalketa eragiten duen arrazoi nagusia hezkuntza da. Azpeitian ere hori gertatzen da.
Flash-i
Atzeraka goaz
Genetikoa, arra eta emea izatea dela uste dut. Beste guztia pauta ikasiak dira. Inertzia apurtzea oso zaila da.Azpeitian gehiago. Kaleko giroa, arkaikoa bihurtu da. Azken 20 urteotan atzeraka goaz, nabarmen. Emakumeak dira etxe gehienetako ardatza. Baina, gizonezkoen baloreak defendatzen dituzte.
Emakume! Ez ezer sinestu. Ikasketetan gehiago zarete. Kalean ez erori gizonezkuon jokoan.
Aldatuko ote dugu?
Elorri
|