Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  martxoa »  Iritziak »  Leire Ostolaza

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu : akullue

Negu hotza, uda beroa?

Leire Ostolaza

Hala zioen Hertzainak-en abesti batek: “negu gogorra herri puta hontan...”, eta hala diogu azken aldian eguraldia dela eta hizketan hasten garenean: “Aurten neguan neguko giroa dugu eta izugarrizko uda egingo digu ...”; eguraldiak negu txarra uda onarekin eskertzeko betebeharra balu bezala. Hala gertatuko balitz, berriz, arazo latza sortuko litzaiguke Kantauri kostaldean bizi garenoi eta batik bat azpeitiarroi.

Uda beroa izango balitz, uretan freskatu beharra sentituko genuke eta itsasoa txapapotez narraztua izango denez artean, beste aukeraren bat bilatu behar. Urola ibaian sartzen ausartuko denik ez izatea espero dut, inork gaitz larriren bat harrapatu nahi ez badu behintzat ; hor txapapotearen ordez, txapazko poteak, plastiko zorroak, olio orbanak ur gainean eta ikusten ez ditugun mila arrisku aurkituko genituzke eta. Aurten arte Malkortxo izan zitekeen gure irtenbide bakarra baina neguko euri jasek eraman dute presa.

Azkenean lagunok, igerileku masifikatua edo etxeko bainuontzia dira gure aukera bakarrak, non eta ez duten aurrekontu fantasmaren batekin Nuarbeko urtegia hondartza bihurtzen.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak