Elegante eguna
Jokin Uranga
Eleganteen egunak badu
guregan hainbat botere
lagunartea degu oinarri
ta txikiteoa lege
arazo denak ahaztu eta
ondo pasatzea xede
eta dotore jantzi ohi gera
urtean behin bada ere.
Nere osasun egoerarentzat
ez izan arren atsegin
Bastida jauna beste behin ere
gogoratu nahiz zurekin
berez hain festa ederra dena
bere hortan joan dedin
lehengo urtean egin zenduna
ez zazu berriro egin.
|