Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 11,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  martxoa »  Iritziak »  Ainhoa Odriozola

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu : azketako ude

Ez dezagun alferrik erabili

Ainhoa Odriozola

Gatazka beliko baten ohiartzunean, erreparoa ematen du beste edozertaz hitz egiteak. Irakiar errugabe askoren kezken ondoan, hutsak dirudite Azpeitia eta azpeitiarron kontuak. Baina kezkatzen nauen arazo batez jardun nahi dut: gure herriko trafikoaz.

Zoratzekoa da herriko auto-festa: kaleak hartu dituzte, eta gero eta deserosoagoa da bertan ibiltzea, oinezko zein auto gidarientzat. Herritik kanpo ateratzeko ere, berdintsu: auto ilada galantak. Egin ariketa erraz hau: galdetu Azkoitian lan egiten duen bati zenbat denbora behar duen eguerdian lantokirako bidea egiteko. Izugarria. Horren aurrean, proposatzen diren irtenbideak azpiegituren ildotik doaz beti: Sanjuandegiko errotonda eta balizko saihesbide sonatu hori, adibidez.

Beste ariketa bat: 14:00ak aldera jarri Esklabetan, errepidearen ondoan, eta zenbatu pasatzen diren autoetatik zenbat doazen bi edo pertsona gehiagorekin. Esku bateko hatzekin kontatzeko moduan. Honelako ariketen zerrenda asko luza daiteke... Autoa gehiegi erabili eta gasolina erruz gastatzen dugula argi dago; eta zorionez, horretaz ohartu dira munduko agintariak. Orain gutxi irakurriko zenuten Londonen hartutako neurria: hiri erdigunean autoz ibiltzeko ordaindu beharra. Neurri polemikoa ezbairik gabe, baina norabide zuzenean doa. Noiz hartuko dugu norabide hori Azpeitia eta antzeko herrietan? Bakoitzak geure neurrian ahalegin handia egin dezakegulakoan nago. Ez gaude bakarrik munduan. AEBen gudurako arrazoi nagusiena Irakeko petrolioaren kontrola eskuratzea dela badiot, ez da berria. Ez da berria, petrolioaren aplikazio nagusienetakoa erregai bihurtzea dela ere. Eta ez da, zoritxarrez, berria, erregaia gu-gana itsasontzi handietan garraiatzen dela badiot ere. Ez dezagun alferrik erabili.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak