Erantzunik gabeko galderak
Uztarria herri aldizkariak, Jose Mari Bastida alkateari elkarrizketa zabala egiteko nahia azaldu izan dio hiru aldiz, eta azkenean hitzordua lotu zen. Bastidak jarri zuen baldintzetakoa izan zen aurretik galderak pasatzea. Uztarriak prestatu zituen batzuk, baina, jakina, elkarrizketan zehar beste batzuk egitekotan zen, erantzunen arabera; alegia, kazetaritza egiteko asmoa zuela Uztarriak. Baina iritsi zen elkarrizketaren ordua, eta Bastidak galdera batzuk soilik erantzuteko erabakia hartua zuen. Haren arrazoia: “Batzuek uste dute dena nik erabakitzen dudala, baina zenbait gairen inguruan erantzuteko aurretik batzordeetako arduradunekin hitz egin beharko nuke. Jendeak pentsatzen du Napoleon naizela, baina ez naiz”. Gai horiez hitz egiteko hauteskundeen ondoren gelditzeko “asmoa” agertu zion Bastidak Uztarriari. Gainera, erantzun zituen galderak idatzita zeuzkan, eta hala pasatu zizkion Uztarriari. Hauek dira erantzun gabe gelditu diren galderak:
-Arazo batzuk izan dituzu: inhabilitazioa, epaiketak, salaketak, erasoak...
-Herritar denen alkate izan behar badu alkateak, denen alkate izan zarela esan al dezakezu?
-Gatazka izan duzu herriko sektore batzuekin... Ez zara atzean geratu.
-Gauza batzuk politizatu egin dituzu, baina Udalbiltza bezalako erakunde politiko garrantzitsua ez duzu asko bultzatu.
-Herri mugimenduarekin harreman onik ez duzu izan zuk edo zure politikak: ikastola, Azpeitian Gazteok Zer, Baite, Zaharra Berri... Zergatik uste duzu?
-Gauza batzuetan elkarlana bilatu ordez, zergatik landu dira alternatibak udaletik: Ludoteka, Azpeitian Zer-ren tirada eta maiztasuna, euskaran beste plan estrategiko bat...
-Herriko gazteekin (Gazte Asanblada lehen, AGZ gero...) enfrentamentuak ere izan ditu. Ez al litzateke errazagoa izango elkarlana bilatzea? Zergatik ez?
-Zergatik jarri izan diozu herri mugimenduari (euskara, gazteria, kultura...) ezker abertzalearen etiketa?
-Zergatik ez dago gazte lokal bat?
-Zergatik ez dago kultur etxe bat?
-Zer lorpen aipatuko zenituzke kultura arloan?
-Kultur arlotik, herri dinamikoagoa al da orain Azpeitia?
-Zenbateraino luke eragina zure politikak?
-Etxeak eta etxeak egin dira, baina Azpeitia apenas hazi den hogei urtean biztanleri aldetik.
-Etxeak eta etxeak egin dira, baina apenas egin diren babes ofizialekoak, legeak bestelakorik esan arren.
-Jende askok bi etxe ditu eta gazteek izugarrizko arazoak dituzte etxea erosteko. Zer egin duzu hori saihesteko?
-Etxeen kontua al da alkate batentzat arazorik garrantzitsuetakoa?
-Zenbateraino jarri dituzu herri interesak etxebizitzen arloan?
-Herri interesak kontuan hartu badituzu, etxegintza enpresetako buruei aurre egin diezuna edo ondo konpondu zarena izan zara?
-Etxeak eta etxeak egin dira, baina aparkaleku gutxi. Eta toki gutxi dago jada. Ez al duzu hurrengo alkatea alde horretatik nolabait hipotekatua uzten?
-Behar al du aparkaleku zabalik herriak? Eta zergatik ez dira egin?
-Lurpekorik behar al du? Behar badu, zergatik ez da egin?
-Zergatik ez da Alde Zaharra biziberritu?
-Alde Zaharra biziberritzeko garrantzitsuak dira, oinezkotzeaz gain, etxebizitzen eta aparkalekuan arloak, ezta?
-Alde Zaharra ez biziberritzeko zer interes daude?
-Alde Zaharra ez biziberritzean, herria nolabait hiltzea eta herri dinamika ez piztea leporatu izan zaizu.
-Zergatik horrenbeste interesa saihesbidea egiteko?
-Eta zergatik sartu proiektuan Xoxote aldekoa?
-Saihesbideak ez al du beste alternatibarik?
-Garraio publikoak, bidegorriak, lantokietatik irteera kontrolatuak... Zergatik ez dira jarri martxan neurri horiek trafikoa arintzeko? Eta zergatik ez errotondak lehenago?
-Zer egin behar duzu orain?
-Zer arlotan egingo zenuke lan?
-Erakunde publiko batean? Pribatuan?
-Izango al zinateke zinegotzi? Zer arlotakoa?
-Edo denetik (lanetik, politikatik) erretiratzeko gogoz zaude?
|