Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  otsaila »  “Txileko realidadie Txileko begiyekin begiratu beher da

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hantxe bertan

“Txileko realidadie Txileko begiyekin begiratu beher da

Nerea Uranga

Iezko apirilien jun zan Larraitz Gorostola Txilera. Iparlat enpresan ari zan lanien, Urnietan. Iparlatek Txilen enpresa txiki bat erosi eta harea lanera juteko aukerie sortu zitzayon. Gabonetan etxera etorri zala eta, hango bizimoduez-eta hitz egin zigun.

 

Zerrek animatu zintuen Txilera lana egitera juteko erabakiye hartzera?

Uste det holako esperientziyekin beti ikasten dala. Baino, gero, han askotan bakarrik zaude eta urruti. Baino goguen ona bakarrik hartzen det eta espero det, gainera, hango jendien patxadatik pixket hartuko detela.

Txilen lan egiteko erie ezberdine al da?

Beste era batera, beste erritmo batera, egiten da lan. Hemen batek egiten duen lana, han hirurek egiten debe. Kobratu ere herena egiten du han langiliek, lan ere bai. Ezin da hemengo era funtzionatu. Hango realidadie, hango begiyekin begiratu beher da.

Zerrek harritu zaitu gehiyen Txilen?

Gizartearen iherarkiyek. Gutxik pilue daukebe eta beste danak ezer ez. Ni bizi naizen lurraldien aleman ugari dago, gerra garayen jundakuek, eta hauek berayen esku lur eremu haundiyek dauzkebe eta lurre lantzeko ehun langiletik gora. Gizartie markatute dago eta diferentzi haundiyek daude.

Astegunetan lana eta asteburuten zer?

Han gehiyenbat laneko lagunekin ateratzen naiz. Temuco hiriburure juten gera, ordubetera dago, salsoteca-tara. Diskotekak baino gehiyo salsoteca-k daude. Jendie asteburuten dantzan egitera ateratzen da.

Zer botatzen dezu faltan Txilen?

Familiye eta lagunek, batik bet. Eta lagunekin poteo on bat egitie. Azpeitire etorri eta lagunartien egoteko gogue izeten det.

Azpeitire etorri eta berriz ere bueltatu beherrak perezarik ez al dizu ematen?

Perezie ematen du, baino orain han udarie da, eta komentatu dibenez telefonoz, 33 gradu omen daude itzelien. Ni berokue naiz eta horrekin pentsatziekin batera pereziek aldegiten dit.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak