Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  otsaila »  “Azkarregi eman didate fama, merezi gabe, eta ez dit mesederik egiten »  Jokin Errasti

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Kepari beste bi urte falta zaizkio

 

Niri gustatzen zaidan atzelaria da Kepa Peñagarikano. Denbora gu-txian gora iritsi da eta horrek zerbait esan nahi du; alegia, bere merituz heldu dela heldu den tokira, eta ez beste ezergatik. Egon seguru hemendik aurrera ez badu bere klase hori erakusten, jaitsiko dutela kategoriz, denborak bakoitza bere lekuan uzten duelako. Ez dut uste, ordea, hori gertatuko denik, pilotari osoa baita Peñagarikano.

Orain, aurreneko aldiz, bikotekako txapelketa jokatzen ari da, eta partidu onak egin baditu ere, mutila txapelketak ez du bere sasoirik onenean harrapatu. Eta ikusi da behartu dutenean arazoak izan dituela, jotzaile baten kontra arazoekin ibili dela; adibidez, Barriolaren kontra jokatu zuenean, Azpeitian bertan, San Sebastian egunez. Hala ere, ez da kezkatzekoa Barriola baten kontra arazoak izatea. Eta niretzat garrantzitsuena da, txapelketak sasoirik onenean harrapatu ez arren, ia beste atzelari denak menderatu egin dituela Peñagarikanok.

.21 urte besterik ez ditu, eta jendeak bera du hizpide azkenaldian eta famatzen ari dira. Nik Kepari esango nioke kasurik ez egiteko jendeak zer dion. Jendea ohitu egingo da bera jokatzen ikusten eta ordutik aurrera gehiago exijituko dio. Pazientzia pixka bat izan behar da Peñagarikanorekin, hasiberria delako. Nik uste beste bi urte beharko dituela nor den erakusteko, gazteegia delako oraindik. Etorkizuna berea da, ez dut dudarik.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak