Zenbat buru, hainbat aburu
: Puntie ateaiez
Eraikitzeko bidea
Enekoitz Esnaola
Andoni Egañak eta Jon Sarasuak elkarri idatzitako gutunekin liburua atera zuten garaian irakurri nuen: Egaña ezkerrekoa eta abertzalea dela, eta Sarasua ezker abertzalekoa. Baina biak ezkerrekoak eta Euskal Herriaren aldekoak izan arren, biak multzo politiko desberdinetakoak. Baina biak beren esparruan
—bertsolaritzan— herrigintzaren ikuspegi nazionalarekin lanean. Bidea egiten. Eraikitzen.
Ezker abertzaleak hitz horixe darabil azkenaldian: eraiki. Azpeitian bertan kartel txiki ugari daude kalean: Azpeitia eginez. Euskal Herria eraikitzen.
Eraiki egin nahi bada, bidea egin behar da. Eta ezker abertzalea, bidea eginez eraikitzeko, ezkerrekoak eta abertzaleak biltzera kondenatuta dago. Baina, betikoa: borroka da bidea edo bidea da borroka?
|