Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 14,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  otsaila »  Iritziak »  Enekoitz Esnaola

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu : Puntie ateaiez

Eraikitzeko bidea

Enekoitz Esnaola

Andoni Egañak eta Jon Sarasuak elkarri idatzitako gutunekin liburua atera zuten garaian irakurri nuen: Egaña ezkerrekoa eta abertzalea dela, eta Sarasua ezker abertzalekoa. Baina biak ezkerrekoak eta Euskal Herriaren aldekoak izan arren, biak multzo politiko desberdinetakoak. Baina biak beren esparruan —bertsolaritzan— herrigintzaren ikuspegi nazionalarekin lanean. Bidea egiten. Eraikitzen.

Ezker abertzaleak hitz horixe darabil azkenaldian: eraiki. Azpeitian bertan kartel txiki ugari daude kalean: Azpeitia eginez. Euskal Herria eraikitzen.

Eraiki egin nahi bada, bidea egin behar da. Eta ezker abertzalea, bidea eginez eraikitzeko, ezkerrekoak eta abertzaleak biltzera kondenatuta dago. Baina, betikoa: borroka da bidea edo bidea da borroka?

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak