Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  otsaila »  Iritziak »  Paula Kasares (behatokiko arduraduna)

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu

euskararen gaur egungo bost status juridikoak

Paula Kasares (behatokiko arduraduna)

Joan den hilaren 15ean, Baitek antolatuta, Paula Kasares Kontseiluko Behatokiko arduraduna izan zen euskararen egoeraren inguruan hizketan. Hona hemen haren hitzaldiaren zati bat:

Gaur egun bost estatus juridikopean dago euskara. Iparraldean, euskarak ez du errekonozimendu juridikorik; Hegoaldean, errekonozimendu ofiziala badu EAEn (lurralde osoan); eta Nafarroan eremu txiki batean bakarrik, bestean ez delako ofiziala. Guztiz egoera juridiko diferentea da administrazioka, nahiz eta hizkuntza berezkoa izan lurralde osoan. (...)

Iparraldean euskarak ez du inongo errekonozimendu ofizialik. 1992an Frantziako Konstituzioa aldatu zuten, hain zuzen ere esaldi bat sartzeko: frantsesa da Errepublikaren hizkuntza. Zalantzarik baldin bazegoen, kentzeko. Gaur egun zaila da pentsatzea hizkuntza batek bizirauten ahal duela baldin eta ez badu tokiko ad-ministrazioen eta botere publikoen babesa eta errekonozimendua. (...)

Gaur egun, duela bi urte-edo antolaturik bada Hizkuntza Kontseilua izeneko foroa, eta urrats batzuk ematen ari dira irakaskuntzan, komunikabideen alderdian edo erabilera publikoari dagokion eremuan, euskarari praktikotasuna eta lekua emateko. (...)

Hegoaldean euskarak duen egoera juridikoa azaltzeko 1978ko Konstituziotik hasi behar dugu. Nafarroan 1986an euskararen legea onartu zuten, eta euskararen legea onartzearekin ezarri ziren Nafarroan gaur egun ezagutzen ditugun hizkuntza eremu horiek. (...)

Hasteko, Nafarroako Gobernuak onartu zuen antolatze juridiko linguistikoa zalantza handikoa da, ez delako aurrikusten bete-betean Konstituzioaren 3. artikulua; puntu horri dagokiola, 1982ko Foru Hobekuntzak dio euskara ofiziala izanen dela euskara hitz egiten den Nafarroako tokietan (“en las zonas vascoparlantes”), baina 1986ko legeak ez du esaten “en las zonas vascoparlantes”; “zona vascofona” esaten du. “Vascofona” ere zer ote den? Ez dakigu ze irizpide jarraitu zen hori esateko; arbitrario samarra izan daiteke. (...)

Euskal Erkidego Autonomoan (EAE) euskara ofiziala da, eta teorikoki egoera ona dela ematen badu ere, praktikan hau ez da horrela gertatzen, eta arazoa inplementazioan datza. Adibidea osasuna da. Osakidetzarako oposaketetan postu bakar batetarako ere ez da hizkuntza perfilik eskatzen. Beste arlo batzuk ere erakusgarri dira: hezkuntza arloan hainbat ikasgai oraindik ezin dira euskaraz ikasi. Justizia arloan ere euskara ez dago bermatua. (...)

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak