Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 8,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  otsaila »  Iritziak »  Kartak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu

Azpeitiko Udal Liburutegiaren ordutegia

Mirari Etxaniz

Eskutitz honen bidez nire ustez Azpeitiko herriak duen arazotxo bat azaldu nahiko nuke: Azpeitiko Udal liburutegiaren ordutegia.

Norbaitek azal al dezake, irakurri, ikasi edota ordenagailuak erabili ohi diren udal zerbitzu batek nola izan dezakeen horrelako, gaur egun duen, ordutegi bat!?

Astean zehar duen ordutegiaz ez naiz kexatzen, baina Aste Santuko, Gabonetako eta udako oporraldietan (Aste Santuetako eta Gabonetako oporraldian arratsaldez itxita, eta abuztu osoa itxita)... Ikasle asko dago jai egun horietan ikasi beharra izaten duena, eta liburutegia behar duena. Baina non ikasiko du, egun horietan itxita badago?

Badakigu liburutegiko langileek ere oporrak izateko eskubidea badutela, baina langile denak batera?!

Jende asko egongo litzateke prest egun horietan lan egiteko; horrela, denok egongo ginateke gustura: bai bertako langileak, oporrak dituztelako; bai langabezian daudenak, lana dutelako; eta baita udal zerbitzu hori behar dutenak ere, udal liburutegia ikasteko irekita egongo delako.

Arrazoi horregatik egiten diet deialdi hau udal zerbitzu honen arduradunei, ez diezaigutela uka egun horietan ikasi edo irakurtzea, gero eta gutxiago irakurtzen den garai honetan.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak