Zenbat buru, hainbat aburu
Azpeitiko Udal Liburutegiaren ordutegia
Mirari Etxaniz
Eskutitz honen bidez nire ustez Azpeitiko herriak duen arazotxo bat azaldu nahiko nuke: Azpeitiko Udal liburutegiaren ordutegia.
Norbaitek azal al dezake, irakurri, ikasi edota ordenagailuak erabili ohi diren udal zerbitzu batek nola izan dezakeen horrelako, gaur egun duen, ordutegi bat!?
Astean zehar duen ordutegiaz ez naiz kexatzen, baina Aste Santuko, Gabonetako eta udako oporraldietan (Aste Santuetako eta Gabonetako oporraldian arratsaldez itxita, eta abuztu osoa itxita)...
Ikasle asko dago jai egun horietan ikasi beharra izaten duena, eta liburutegia behar duena. Baina non ikasiko du, egun horietan itxita badago?
Badakigu liburutegiko langileek ere oporrak izateko eskubidea badutela, baina langile denak batera?!
Jende asko egongo litzateke prest egun horietan lan egiteko; horrela, denok egongo ginateke gustura: bai bertako langileak, oporrak dituztelako; bai langabezian daudenak, lana dutelako; eta baita udal zerbitzu hori behar dutenak ere, udal liburutegia ikasteko irekita egongo delako.
Arrazoi horregatik egiten diet deialdi hau udal zerbitzu honen arduradunei, ez diezaigutela uka egun horietan ikasi edo irakurtzea, gero eta gutxiago irakurtzen den garai honetan.
|