Santa Ageda
Josu Azpillaga
Eskerako garaia
da Santa Ageda
baserriz baserri ta
etxetik etxera.
Nahiz ta aurten ere ez
kantuan atera,
baliatuz bi bertso
xumeon aukera,
etxe gehiagotara
iritsiko gera.
Baina nola burutu
eskerako lana
poltsarik ezin badut
pasa zuengana?
Aldatu beharko da
urteroko plana
ta zuen esku utzi
egiteko dana.
Nahi dunak bilatuko
du zeini emana.
|