|
|
|
Gero, udal talde bana
EAJ eta EA elkarrekin aurkeztuko badira ere, hauteskundeen ondoren alderdi bakoitzak bere udal taldea izango du. Hau da, 2001eko maiatzaren 13ko EAEko hauteskundeen ondoren Gasteizko Legebiltzarrean gertatu bezala, udal hauteskunde hauen ondoren ere udaletan EAJ eta EA nolabait banandu egingo dira, programa adostuta izan eta koalizioan egon arren. “Bestela, kasu asko eta askotan gertatuko da udalean koalizioko ahots bakarra EAJrena izatea, berea izateagatik bozeramailea, eta orduan emango luke EA ez litzatekeela existituko”, diote Eusko Alkartasunako iturriek.
|