|
|
|
Hemezortzi urtean alkate
Hemezortzi urte daramatza Jose Mari Bastidak Azpeitiko alkate. 1985eko urtarrilaren 10ean izendatu zuten, ezohiko bilkuran; 1983-1987 legegintzaldia zen. Izan ere, Imanol Elias orduko alkateak 1984. urtearen bukaeran dimisioa eman zuen, EAJ barruan zeuden liskarrak zirela medio, Carlos Garaikoetxea EAEko lehendakariaren dimisioa zela eta. Bastida aurreko legegintzalditik zegoen Udalean, alkateorde karguarekin, zinegotzi liberatua zen eta askotan bera zen udal kudeaketaz arduratzen zena. Hori dela eta, Imanolen dimisioarekin Udaleko martxan “eten handiegirik ez” zela egon esaten du Bastidak Uztarriak joan den irailean argitaratu zuen Imanol Elias biografian. Bera izan da harrezkero EAJren zerrendaburua udal hauteskun-
deetan. 1987an eta 1999an izan zuen arazo gehien bozak irabazteko: 1987an EA alderdi sortu berria 474 botora geratu zen EAJ irabazletik eta 1999an EH 218ra. “Ezin ditugu lau urte eztabaidan pasatu, lana eginez baizik”, zioen 1999ko uztailean, udaletxean, kargua hartu zuenean.
|