|
|
|
EE-ko ohia
|
|
Julian Eizmendi -eskuinean-, aurten sansebastianetan.
|
|
Azpeitiarra da Julian Eizmendi, 1958ko martxoaren 2an jaiotakoa —laster 45 urte egingo ditu, beraz—. Hiru seme-alaba ditu. Funtzionaria da, eta urte asko daramatza Gipuzkoako Foru Aldundian lanean. Orain baliteke bera izatea Azpeitiko EAJren hautagaia alkatetzarako (EArekin batera), baina lehen Euskadiko Ezkerrako (EE) zerrendatan atera izan zen: 1987ko udal hauteskundeetan azkenaurreko postuan eta 1991n hamalaugarren. 1999an jada Azpeitiko EAJko barne hauteskundeetan Maria Jesus Aranbururen hautagaitzako partaide zen, haren ondo-ondoko postuan.
|