Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 23,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  urtarrila »  "Dena herritarren ekimenez iten den"

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zu zeu!

"Dena herritarren ekimenez iten den"

Leire Larraņaga

Arrasaten ikixten du Aitzolek, eta irakasle baten bidez eman zu-en Bilbon izena bolondres Galizire juteko. Geruo Mondragon Unibertsitiek antolatu zuen autobuse Galizireko, baina deitu zuteneako ez zegoen lekuik. Corme herriyen izen zan Santo Tomasetako astebukaeran txapapotie jasotzen.

 
  • Zenbat lagun jun zeate?

Zortzi lagun jun gaitun Arrasatetik, baino Bilbotiken bi autobus gintunan, ehun lagun.

  • Ze harrera egin zaizue Galiziyen?

Oso ona herrikuen aldetik. Baina Xuntakoek tokik ez zegoela eta laguntzaik ez zigunan eman, ez juteko ere esan zigutenan. Herrikuek berriz, juteko, jendie behar zala eta moldatuko zirela gu hartzeko.

  • Nola moldatu zineten?

Lenuotik beste 350 bolondres zeudenan, kiroldegiyen lotan. Gu eskola bateko gimnasiyuen eon gaitun.

  • Material eta antolamendu aldetik nola?

Gu ondo, geuk eman genizkinenan gauze danak, baino beste 350 hoiek etzinebenan ezer eman, eta gure gauzek kofradiyen zeudenez goizien azkar jaiki behar hauek guriek hartu baino lenuo.

  • Eta bestiek zerrekin ibili hituan ba?

Herrikuek bazakenabenan materiala, eta azkenien moldatu gintunan. Dana herritarran ekimenez egiten den: andrak sukaldien geldiure egin gabe, garbitzen ere bai batzuk, kotxe partikularrakin atzea ta aurrea bolondresakin... Xuntak eta udalak ezer ez. Jatekue eta dana herritarrak ordaintzen dinabe. Guk diruere laga ginenan. Hala ere bazeuden herritar batzuk ezer egiten eztebenak, gu txapapotie jasotzen eta hayek jayetako erropak jantzi eta pasiran guri beire.

  • Manifa bat ere egin zenuten, ala?

    Bai, NUNCA MAISek antolaute, eta han herri osue O do bigote, que recoja el chapapote esanez, baina batzuk tabernan eta balkoitik beire...

  • Ze inpresiyo garbitzea jundekuen?

Itxure batea ez hunan zi-kin handik ikusten. Baino gero baldiek eta baldiek ateratzen hitunan. Haitzetako eta potzuetako zikine kendu, mareak lagatakue, eta marea altxautekuen berriz zikintze hunan. Frustrantie den!

  • Eta aldeiteakuen zer?

Goizuo aldegin ginenan, eta lan katie moztu hunan, 100 gutxiyo. Lanien ari zienak "no os vayais" eginez eta bestiek eskertzen, bueltatzeko eginez... egundoko palue hunan aldeitie.

  • Hemen e jarri dititiabe barrerak-eta?

Harea jun gaitun eta, hemen beharko jun geurie garbitzea ailegatzen bada.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak