|
|
|
Sansebastianak
Danborradaren beste aldea
Iņaki Uranga
|
|
16:35.
16:35. Danborradako kantinerak ileapaindegian dotore jartzen. Arratsaldean, garaiz, hasten dira helduen danborradako prestaketa lanak.
|
|
|
|
19:45.
19:45. Gure Ametsa elkartean afaria prestatzen. Danborradan irten aurretik indarrak hartu behar.
|
|
|
|
21:15.
21:15. Irrintzi elkartean, afaria amaitzear. Danborradarako prestaketak hasi aurretik.
|
|
|
|
21:50.
21:50. Irrintzi elkartean, taldeko lagun batzuk danborradarako sukaldari jantzia jazten.
|
|
|
|
23:00.
23:00. Danborradaren unea bera. Talde guztiak Soreasuko parrokiaren atarian bilduta pieza batzuk jotzen.
|
|
|
|
23:30.
23:30. Etxe Zuri tabernan, danborradaren geldialditxoan trago bat hartzen.
|
|
|
|
23:50.
23:50. Danborradako taldeak Enparantza Nagusira iristen eta bakoitzari dagokion lekua hartzen.
|
|
|
|
00:00.
00:00. Helduen danborradako talde guztiak plazan bildu eta Udal Musika Bandaren gidaritzapean jotzen dituzte danborradako doinuak.
|
|
|
|
00:40.
00:40. Sansebastian bezperako danborrada amaitu eta berriro elkartera bueltan. Elkartearen atarian bandera jarri ondoren.
|
|
-Iņaki uranga. 25 urte ditu eta 1998an hasi zen argazki munduan. Azpeitiko Argazki Elkarteko kidea da, eta Egunkaria-rekin ere kolaboratu izan du. Uztarriarako ere hainbat argazki atera izan ditu.
-Gaia: helduen danborrada. Sansebastian bezperako danborradarako prestaketak arratsaldean hasten dira, eta goizeko ordu txikiak arte horixe izaten da herriko ekimen nagusia. Argazki hauek iaz ateratakoak dira.
|