|
|
|
2003rako proiektuak
Mendi gida. Inguruko ibilbideak
- BAZTERRAK. Herriko bazterrak hobeto ezagutzeko eta Lagun Onak Mendi Bazkunarekin batera egingo da.
- IBILBIDEAK. Hogei bat.
- KOLORETAN. Koloretan eta formato txikikoa.
- PRAKTIKOA. Infografia, datuak eta abar jasoko ditu.
Literatuzta. Urtean bi gehigarri
- HELBURUA. Herrian sortzen den euskarazko literatur uztaren leihoa izatea da Literatuztaren xedea.
- ZENBAKIAK. Urtean bi zenbaki, aldizkari barruan banatuz.
- ORRIALDEAK. 32-36 izango ditu Literatuzta-k.
- FORMATOA. Txikia. Kolore batekoa.
Efemerideak. Mendeetan egunez egun zer
- LIBURUA. Azpeitiko mendeetako efemerideak jasoko ditu.
- EGILEA. Imanol Eliasek egin eta idatzitakoa.
- FORMATOA. Formato txikikoa; 400 bat orrialde.
Herri aldizkaria. Aldaketa txiki batzuk
- FUNTSEAN BERDIN. Iaztik diseinu eta kazetaritza eredu berria du, eta, funtsean, berdin jarraituko du. Atal edo egile berri batzuk sartuko dira urtean zehar (batzuk martxan dira).
- IRITZIA. Pako Aristik atseden bat hartuko du, bere proiektuei hobeto heltzeko, eta haren partez Manex Beristain hasi da orrialde bateko iritzia edo komentarioa egiten.
- JAKINGARRIAK. Aldizkariaren sorreratik bertatik hilero fin-fin euskarari buruzko zutabea idatzi ostean, Aitor Arrutik eta Arantzazu Azpillagak utzi egin dute, eta zutabe haren tokian abizenen jatorria-eta jorratzen hasi da Uztarria.
- BESTERIK. Argazkien atal berri bat sortuko da laster (toki baten lehengo eta oraingo argazkiak parez pare jarriz), denbora-pasa...
Uztarria.com. Elementu berriak gehitzen
- BEREZITASUNAK APROBETXATU. Dinamikotasuna, irudiak, multimedia (bideo laburrak, audioa, grafikoak...).
- HERRIRATU. Lanabes digitalari dinamikotasuna eta zen-tzua ematen dion sare soziala osatzea beharrezkoa da, taldeek ere beren albisteak-eta zuzenean sartzeko.
Egunkaria
- ASMOA. Uztarria, Urola-Kostako beste sei herri aldizkariekin eta Euskaldunon Egunkaria-rekin batera, eskualdean euskarazko egunkaria sortzea aztertzen ari da.
|