Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  urtarrila »  Uztarria, proiektu berriekin »  2003rako proiektuak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

2003rako proiektuak

Mendi gida. Inguruko ibilbideak

  • BAZTERRAK. Herriko bazterrak hobeto ezagutzeko eta Lagun Onak Mendi Bazkunarekin batera egingo da.
  • IBILBIDEAK. Hogei bat.
  • KOLORETAN. Koloretan eta formato txikikoa.
  • PRAKTIKOA. Infografia, datuak eta abar jasoko ditu.

Literatuzta. Urtean bi gehigarri

  • HELBURUA. Herrian sortzen den euskarazko literatur uztaren leihoa izatea da Literatuztaren xedea.
  • ZENBAKIAK. Urtean bi zenbaki, aldizkari barruan banatuz.
  • ORRIALDEAK. 32-36 izango ditu Literatuzta-k.
  • FORMATOA. Txikia. Kolore batekoa.

Efemerideak. Mendeetan egunez egun zer

  • LIBURUA. Azpeitiko mendeetako efemerideak jasoko ditu.
  • EGILEA. Imanol Eliasek egin eta idatzitakoa.
  • FORMATOA. Formato txikikoa; 400 bat orrialde.

Herri aldizkaria. Aldaketa txiki batzuk

  • FUNTSEAN BERDIN. Iaztik diseinu eta kazetaritza eredu berria du, eta, funtsean, berdin jarraituko du. Atal edo egile berri batzuk sartuko dira urtean zehar (batzuk martxan dira).
  • IRITZIA. Pako Aristik atseden bat hartuko du, bere proiektuei hobeto heltzeko, eta haren partez Manex Beristain hasi da orrialde bateko iritzia edo komentarioa egiten.
  • JAKINGARRIAK. Aldizkariaren sorreratik bertatik hilero fin-fin euskarari buruzko zutabea idatzi ostean, Aitor Arrutik eta Arantzazu Azpillagak utzi egin dute, eta zutabe haren tokian abizenen jatorria-eta jorratzen hasi da Uztarria.
  • BESTERIK. Argazkien atal berri bat sortuko da laster (toki baten lehengo eta oraingo argazkiak parez pare jarriz), denbora-pasa...

Uztarria.com. Elementu berriak gehitzen

  • BEREZITASUNAK APROBETXATU. Dinamikotasuna, irudiak, multimedia (bideo laburrak, audioa, grafikoak...).
  • HERRIRATU. Lanabes digitalari dinamikotasuna eta zen-tzua ematen dion sare soziala osatzea beharrezkoa da, taldeek ere beren albisteak-eta zuzenean sartzeko.

Egunkaria

  • ASMOA. Uztarria, Urola-Kostako beste sei herri aldizkariekin eta Euskaldunon Egunkaria-rekin batera, eskualdean euskarazko egunkaria sortzea aztertzen ari da.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak