Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 9,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  urtarrila »  Uztarria, proiektu berriekin

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Uztarria

Uztarria, proiektu berriekin

Uztarria

Kultur Koordinadoraren komunikazio proiektuak 2003ari ere asmo berriekin ekingo dio: literatura gehigarria, mendi gida, efemerideen liburua...

Uztarria Kultur Koordinadoraren komunikazio proiektuak ekimen berriekin abiatuko du 2003. urtea. Ekimen berrien artean nagusienak mendi gida, Literatuzta eta efemerideen liburua izango dira. Eta noski, iaz martxan jarri ziren webgunea eta aldizkari berritua ere komunikazio proiektuaren baitan izango dira aurten ere. Herrian arlo honetan dauden gabeziak eta beharrak kontuan hartu ditu Uztarriak proiektu berriei heldu ahal izateko.

Mendi gidaren helburua, herriko bazterrak hobeto ezagutzea da. Lagun Onak Mendi Bazkunarekin elkarlanean egingo du Uztarriak, eta udaberri aldera argitaratzeko asmoa du.

Uztarria Kultur Koordinadoraren beste ekimen berria Literatuzta izeneko literatura gehigarria da. Gehigarriaren helburu nagusia, Uztarria herri aldizkariaren osagarri, herrian sortzen den euskarazko literatur uztaren leihoa izatea da. Azken batean, literatura generoei lekua egin nahi zaie gehigarrian: poesiari, narratibari, antzerkiari, baita bertsolaritzari.

Uztarriaren aldizkarian eta uztarria.com-en aldaketa batzuk izango dira. Urte berriaren hasiera honetan uztarria.com webguneak lehen urtea bete du. Aldizkariak ere urtebete egin du diseinu eta kazetaritza eredu berriarekin. Bien harrera oso ona izan da eta Uztarriak hobetzen segitzeko asmoa dauka.

Liburu biografikoen proiektuari dagokionez, aste gutxi barru aterako du laugarren eta oraingoz azken biografia: Patxi Altuna euskaltzaina eta jesuitarenari buruzkoa.

Bazkideak gehitzen. Uztarria Kultur Koordinadorak aurrera atera izan dituen ekimen berriak bazkideen artean banatu ditu, eta aurrerantzean ere halaxe egingo du. Bazkideak gehitzen joateko asmoa ere badu Uztarriak; iaz, urte bukaerarako 600 bazkide egiteko helburua jarri zuen —aurretik zituenak baino ehun gehiago— eta lortu ere lortu ditu, 612 bazkiderekin bukatu baitu 2002. urtea. Bazkideek, 21,04 euroko urteko bazkidetza kuotaren truke, herri aldizkariaren 11 zenbaki, liburuak eta Literatuzta jasotzeko aukera izango dute aurten. 700 bazkidera heltzeko helburua jarri du Uztarriak.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak