2003. urtean ere egingo al da?
Nolako arrakasta izan duen ikusita, aurten ere egingo al da Bertso Parranda? Erniarraitzek berak ere ez daki. “Oraindik ez dugu egin balorazioa —dio Laxaro Azkune elkarteko kideak—. Baina jendea ikusi dugu bertso gosez dagoela, ilusioa badagoela. Tabernak ere konforme geratu dira, ez da haientzat endredorik izan bertan saioak antolatzea, eta galerarik ere ez dute izan. Baina 2003an berriro egingo al den Bertso Parranda? Agian urtero antolatzen hastea arriskutsua izan daiteke”.
Badu aurreko lanik eta erronkarik Erniarraitzek, “ekimen honetan izan den jendea bertso eskolara arrimatzea nahiko genukeelako eta dinamika batean sartzea”.
|