Prozesua pausoz-pauso
-AALBORG-EKO ITUNA. Azpeitiko Udalak 2000ko maiatzean sinatu zuen, eta ingurumen arloan konpromisoak hartu zituen.
-UDALTALDE 21. Eusko Jaurlaritzak 2000. urtearen bukaeran sortu zuen urtebeteko ingurumen proiektua da. Azpeitiko Udalak Azkoitiko Udalarekin batera proiektuan sartzeko aukera izan zuen. Urtebetean, hau da, 2001eko abendua arte, Azpeitiko eta Azkoitiko udalak Agenda 21 proiektua diseinatzen aritu ziren.
-AGENDA 21. 2002ko urtarrilerako programa diseinatu zuten Azpeitiko eta Azkoitiko udalek. Agenda diseinuan laguntzeko lehenengo pausoa, bi herrien diagnosia egitea izan zen. Horretarako ingurumen foroa sortu zen: bi udaletako ordezkariak, gizarte eragileetako ordezkariak eta hainbat herritarren partaidatzarekin. Jarraian, bost urtetarako ekintza plana egin zen. Dagoeneko ekintza planeko pauso batzuk aurrera ematen ari dira.
|