Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 6,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  urtarrila »  Iritziak »  uztarria.com-eko eztabaidie

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu

uztarria.com-eko eztabaidie

GAIA: Uztarria Kultur Koordinadoraren webguneko 'eztabaida' atalean Gabonei buruz sesioan dabiltza kide batzuk. Hona hemen gutun horietako sorta bat:

Kontraesan handia

Gabonak gure bizitzako kontraesanik handiena dira. Denok, beti, faltsuak direla diogu. Baina praktikan, denok eroritzen gara ohikerian: umeen aitzakian, denei opariak; izugarrizko banketeak; behin ere kasorik egin gabeko jendeari urte berri on esanaz... Eta horrelako gauza asko.

Eme

Dirutza gastatzen da

Ni, oraingo gai honetan ere, eta bateren bat ha-serretuko bazait ere, Udalari zuzenduko natzaio, hura delako azpeitiar denon erakunde bakarra. Eta Petxe-k esandakoari jarraituz: Azpeitiko Udalak (beraz, azpeitiarrok) zenbat diru gastatzen du Gabonetan eta aurreko egunetan herriko argi santu horiekin? Inor fijatu al da bene-benetan zenbat argi dauden herrian? Aurreko batean Eibarko argiztatze datuak-eta ikusten egon nintzen, eta izugarriak dira. Izugarrizko dirutza gastatzen da herria argiztatzen Gabone-tan. Ezin al da ezer aurreztu? Eta erregetako kabalgatarekin zer gertatzen da? Gabonetan Azpeitiko Udalak antolatzen duen ia gauza bakarra, erregetako kabalgata da. Antena 3-n Madrilgoak, ETB-n Donostikoak, eta Kaiton Azpeitiko erregeak, gora gu eta gure tradizioa!

Naxi

Argiena gehiegitxo da

Arrazoi duzu Naxi, zenbat diru gastatzen ote du udalak gabonetako argiekin? Eta plazako argiak gehiegitxo iruditzen zaizkit. Handik pasatu eta itsutu egiten da bat. Gainera, abenduaren hasierarako herri osoan piztuta daude argiak, ezin al dira (pixka bat aurrezte aldera) beranduago piztu?

Petxe

Erregeek merezi dute

Niri ez zait gaizki iruditzen udalak erregeak antolatzea, —baina ez dut esan nahi udalak hori bakarrik antolatu behar duenik—. Eta erregeei buruz galdera bat: zergatik dago erregeak kanpoko kulturaren eragina duten sentsazioa jendearen artean? Nik uste dut, erregeek Euskal Herriaren historian daramazkiten urteengatik bakarrik, euskal tradizioan sartzea merezi duela.

Eta Olentzero, zenbateraino da euskal tradizioko pertsonaia? Zenbateraino da Olentzero herri edo bailara konkretu bateko pertsonaia? Euskal tradizioaren globalizazio adibide moduan ikusten dut. Leku bateko tradizioak Euskal Herri osora zabaltzeko joera handia baitaukagu.

Olentzero?

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak