Zenbat buru, hainbat aburu
: puntie ateaiez
Zorionak bioi
Enekoitz Esnaola
Zorionak udalari: azkenean kiroldegiko buzoian jarri du kartel txikia euskaraz ere! Dozena bat urtean hor egon da Buzón de sugerencias. Orain goian du Erreklamazioetako gutunontzia. Normala da horrenbeste denboran buzoian erdarazko kartela soilik egotea: zaila zen ikustea ere, eta, beraz, zaila horretaz ohartzea, eta ohartuta ere denbora behar da beste paper bat aurkitzeko, eta denbora euskaraz kartela egiteko, eta gero kokatzeko… Beste dozena bat urtera erdarazkoa kentzen badute, ondo.
Eta zorionak euskaltzaleei, urteetan behin eta berriro bete dutelako buzoia gutunez, kartela euskaraz jarri behar zela exijituz…
Sinatzailea: euskarak bere lekua izateko udalak eta euskalgintzak elkarlanean jardun beharko luketela irizten dion euskarazalea.
|