Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  urtarrila »  Iritziak »  Gure "Prestige"

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu : amuko zubitik

Gure "Prestige"

Jabier Altuna

Galiziako hondamendia dela-eta, gure artean bi jarrera daudela esango nuke:

-Benetako nahigabea, hainbat familiarentzat eta ingurumenarentzat suposatzen duena kontuan hartuta.

-Espainiako Gobernua egiten ari denaren aurrean halako erdi katxondeo, erdi iseka: ez dituzte Fraga eta Aznar aukeratu? Izorratu ditezela! Hurrengoan hobeto pentsatu dezatela!

Denok gaude ados: izugarria gertatu da; petrolioa horrela garraiatzeko eskubiderik ez dago, petrolio konpainiek nahi dutena egiten dute, kontrolak ahulak dira. Gobernua oso gaizki ari da, berandu. Bigarren jarreraren inguruan, beste zerbaitek kezkatzen nau. Besteen egoeraz kezkatu eta penatu bai, baina geurea konpontzeko zer? Ikusi al duzue nola dagoen ibaia azken euriteen ondoren? Agian lehen ez nintzen konturatuko, baina ibai bazterrak hain zikinak ikusi ditudanik ez naiz gogoratzen. Nork botatzen ditu hainbeste plastiko, boteila,...? Zenbat zakar poltsa bota behar dira ibaira bazterrak horrela zikintzeko? Azkenean nora iristen dira zakarrak? Kasu honetan, ezin diezaiokegu ez dakit zein fabrikari bota errua; herritarrok egiten dugu; ezin al da eragotzi? Mendian ibiltzen den batek esan zidanez, ehiza-postu asko omen daude, eta hauen ingurua zerri eginda: kartutxoak, boteilak... Ezin al daiteke garbitasuna hobeto lotu?

Azkenean, beti norbait behar da okerrak zuzentzeko, eta honek ematen dit tristura: ez ote dugun gure burua aurrerakoitzat, ekologistatzat; eta ez ote garen iruzurti eta hipokritak. Galiziagatik pena sentitzea ondo dago, baina konpon dezagun gure ingurua aurretik.

Alde ona ikusiz, harrituta nago bolondresekin; ezagun ditudan zenbait gazte haruntz joan dira; inoiz ez zitzaidan bururatuko halako zerbait egiteko gai zirenik; klasea bukatu, autobusa hartu eta petrolioa garbitzera. Dena ez da beltza Galizian.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak