Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  urtarrila »  Iritziak »  Kartak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu : Kartak

Suziri japoniarrak ez dira jokoak

Ainhoa EgigurenAzaroko Uztarria aldizkaria irakurtzen hasi nintzenean, harrituta gelditu nintzen suziri japoniarrei (eta ez Iñaki Urangak orduan idatzi zuen bezala “joko japoniarrak”) buruzko gutun bat irakurri nuenean, baina nire harridura handiagoa izan zen, jakin gabe kritikatuak izan zirela ikusi nuenean.

Azaroko Uztarria aldizkaria irakurtzen hasi nintzenean, harrituta gelditu nintzen suziri japoniarrei (eta ez Iñaki Urangak orduan idatzi zuen bezala “joko japoniarrak”) buruzko gutun bat irakurri nuenean, baina nire harridura handiagoa izan zen, jakin gabe kritikatuak izan zirela ikusi nuenean.

Nik neuk gutuna irakurri ondoren, Iñaki Urangari honako hauxe esan nahi diot: ez dela gauza berdina suzko erroberak botatzea, edo su japoniarrak jaurtitzea.

Lehenengoz su japoniarrak bota zituztenean bertan nengoen, eta bere ustezko “hiru hesi” horiek sei zirela esan nahi dut. Bigarrengoz, suziri horietatik goxokiak eta jostailuak ateratzen dira, eta ezin dira hauek alderatu 11 urteko umearen biziarekin bukatu zuten suzko erroberekin, istripu hau ez baitzen gertatu segurtasun neurrien faltagatik, jendearen zuhurtziarik ezagatik baizik. Ez dakit hori berak jakingo duen, baina jendea 25 metro baino gutxiagora zegoen, berez ehun metrora baino gehiagora egon behar zuenean (ume hura hurbilenen zeudenen artean zegoen). Eta informazio gehiago jaso nahi badu, egunkarian etorri zen ongi argituta, hurrengo egunean.

Gutun hau irakurtzen baldin baduzu, Iñaki, ikusiko duzu zuk baino gehiago dakidala mundu honi buruz. Batik bat, aspalditik jarraitu ditudalako suzko erroberak, eta garbigailuarekin ibiltzen den udal langilearen alabaren laguna naizelako, oraindik eta gehiago.

Eta ez dut onartzen horrelako gaiei buruzko kritikak egitea informazio zehatzik izan gabe, horrela nire laguna eta bere aita bezalako jendea gaizki gelditzen baitira herriaren aurrean, inolako arrazoirik ga- be.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak