Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  urtarrila »  Iritziak »  uztarria.com-eko albistiei erantzunez

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu

uztarria.com-eko albistiei erantzunez

GAIA: Uztarria Kultur Koordinadoraren webguneko 'Albisteak erantzunez' atalean Erantzun Ekimenak abenduaren 19an deitu zuen lanuztearen inguruan aritu dira. Hona iritzi batzuk:

Duintasunez epaituak?

Duintasunez ere epaitu dituzte batere errurik gabe ezker abertzaleko hainbat bolondres (hitz hau modan dago, baina igoal petrolioa jasotzeko bakarrik balio du). Duintasunez ari da hainbat jende ere Euskal Herriko gatazkaren ondorioak pairatzen: hildakoak, torturatuak, atxilotuak, mehatxatuak (bi aldetatik)... eta zuek! Denda bi orduz ixtearen ondo-rio ekonomikoei begira! Kamioia gurutzatu eta etxera iristerako babarrunak gogortuta zeudelako amorruz!

Egoistak

Eztabaida desbideratuz

Hemen, denok ahoa erraz betetzen dugu jasotako erasoen aurrean: Garzonada, berriz ere frankismoa eta abar. Baina zerbait egin behar denean horrelako eztabaida antzuekin gaia desbideratu baino ez dugu egiten. Hitz egin de-zagun lanuztearen arrazoiez, erasoez, konponbideez...

Kurai

Hanka motz

Kontua ez da babarrunak gogorrak edo bigunak zeuden, kontua da duintasuna eskatzen duenak duintasun gabe jokatzea, errespetua eskatzen duenak errespeturik gabe jokatzea eta demokrazia eskatzen duenak demokrazia ez errespetatzea, zilegi al den. Jende asko ari da sufritzen, baina irtenbideak bilatzerakoan, kausa eta ondorioen jokuan sartzen dira gehienak.

Denok giza eskubideak errespetarazteko eskatzeko gai al gara? Atzokoa egun egokia zen, estatu espainolaren eta frantsesaren ekintzak salatzearekin batera ETAren burugabekeria salatzeko. Baina beti bezala, hanka motz gelditu zen atzokoa, oso egun egoista eta kuraia gabea izan zen. Todo a100 zentrismoz makilaturiko aurpegia eman zuen atzo ezker abertzaleak, Aznarrek ere handik erosten du berea.

Duintasunez...

Ez da egiten

Kontua da, batzuek ez dutela onartzen egoera antidemokratiko batetan gaudela. Batzuentzat demokrazia ezaren arazo bakarra ETA da.

Ondorioz, jendeak ez du ezer egiten egoera demokratiko batetarantz joateko. Horren aurrean bi bide daude: masaileko bat hartu orduko, bestea jarri, eta fuerteegi ez emateko eskatu; edo, gogor erantzun. Egoera demokratikoa eskatzen duenak, egoera demokratiko bat balego, ez luke kamioia gurutzatu beharrik izango.

Duintasunez-i

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak