2003
Beņat Lizaso
Hilabete hau berezia da,
hori ez al da nabari?
Egun batetik bestera pasa
baitira gauza ugari.
Urte berria hasiko degu
guzti-guztiok kantari;
agur esanaz urte zaharrari
eta kaixo berriari.
Bi mila eta hirugarrena
iritsi da leun-leun,
bi mila eta bigarrengoak
bazuen nahiko ohiartzun.
Urte zaharra amaitu degu
berria ez dator ilun;
amaitu ondo amaitu degu,
hobeto hasi dezagun.
|