Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  urtarrila »  Iritziak »  Aurtengo turroia

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu : azketako ude

Aurtengo turroia

Ainhoa Odriozola

Aurtengo Gabonetako nobedadea ba al dakizue zein izan den? Ez dira kaleetako argiak. Ez dira zurituta eta hezurrik gabe datozen mahats ale latatxoak ere, ezta umearen etxeko lanak egiten dituen robot-jostailua ere. Nobedarerik nobedosoena Sin Txan-en turroia izan da. Ez duzula ikusi? Supermerkatu guztietan daukazu apaletik begira. Ez duzula dastatu? Etxean haurrik ez dagoen seinale. Haurrak izateaz preziatzen den edozein etxetan *“e-zin-bes-te-ko-a dun”* ospakizuneko afaloste edo bazkalostean turroi hori ateratzea.

Izan ere, zein haurrek ez ditu ezagutzen Sin Txan-en abenturak. Gurasoen lekuan jartzen naiz: “Nolako lata ematen duten, azkenean erosi egin behar”. Badakigu haurrak ze temosoak diren, eta exijenteak, txiki-txikitatik gainera: “Biberoiak Chico, eta frutak potitokoak, hiru belozidadetako tetina..., eta dextrinatu gabeko zerealik ez eman, igarri egiten dio eta”. Gero hitz egiten ikasten dute: “ama lo-lo ez, dantxan-dantxan” goizeko ordubietan igoal. Lengoaiaren menperatzean, lehen eskariak: “Ama... erosii!”. Eta Juguetes sin fronteras-eko lehen egoitzak sortzen doaz: “Etxean gu kabitzeko jostailuak atera behar”. Az-peitian ditugun jolas-leku dotoreekin. Katarro galantak harrapatutako guraso eta aiton-amonak ezagutzen ditut, ilundu arte parkean ko-rronte bizitan: “...ez bada nekatzen, gero edozeinek lotaratzen du”. Gabonak umeentzako dira: “Aita... erregeek non erosten dituzte jostailuak?” Non erosi bai, baina zer erosi? Ez da erraza umeen eskarien, telebistako iragarkien eta beren garapenerako behar pedagogikoen artean jostailu egokia aukeratzea. Ni, Goierriko amona maitagarri bati entzundakoarekin gelditzen naiz: *“umek inuxentek diala... umekin dabiltzanak bai inuxente galantak!”*.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak