Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2003 »  urtarrila »  Danborrada arautua, handitua »  Danborra jotzeko prest talde berri bat

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Danborra jotzeko prest talde berri bat

Aurten bezperan aterako da kalera Julian Barrenetxea taldea

Herritarren parte-hartze izugarria duten ekitaldiak dira San Sebastian jaietako helduen eta haurren danborradak. Baina parte-hartzea, bi kasuetan, ez da gehitu azken urteetan, horretarako aukerarik ez zegoelako. Baina partehartzearen inguruan iaz sortutako liskarraren ondorioz, udalak talde berriei parte hartzeko aukera emateko deialdi irekia egin zuen. Helduen danborradan parte hartzeko hiru elkartek eman zuten izena: Julian Barrenetxea Abesbatzak, Oilo Soro Kultur Elkarteak eta Zulo Zabal Kultur Elkarteak. Baina, hiru talde hauetatik bakar bat, Julian Barrenetxea Abesbatza, aterako da aurten San Sebastian bezperako danborradan. Hala ere, izena eman duten beste bi elkarteek 2004an parte hartzeko aukera izango dute. Erabaki honekin, Julian Barrenetxea abesbatza “gustura” azaldu da, erabakia “justua” omen delako; eta, araudia berritzean, nahi zuten taldeei danborradan parte hartzeko aukera eman zaielako.

HAURREN ARTEAN. Umeen danborradan parte hartzeko talde berri baten eskaera ere izan du udalak: Lagun Onak Mendi Bazkunarena. Udalaren oniritzia jaso du, baina baldintza batekin: 12 urtekoak izan beharko dira danborzaleak. Aurten ez, baina agian 2004an talde berria izango da danborjole txikienen artean.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak