Berrientzat aukera
ANTOLATZAILEA.
Azpeitiko Udala izango da helduen danborradako antolatzaile bakarra. Beraz, udala izango da danborradan gertatzen de-naren arduradun. Baina danborradako batzordea jakinaren gainean izango du udalak beti.
PARTE HARTZEKO AUKERA.
Bost urtean behin helduen danborradan parte hartu nahi duten talde berrientzat izen-emateko aukera zabalduko da.
TALDEAK.
Talde berriek 40 danborzale izan beharko dituzte gutxienez, eta 56 gehienez.
ZIGORRAK.
Zigorrak izango dira: janzkera ez errespetatzeagatik; onartutako musika doinuak jo beharrean beste batzuk jotzeagatik; edota oniritzirik gabe danborradan talde berri batek irteteagatik.
|