Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 9,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Abendua »  Jose Ignacio Albizuri

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zu zeu!

“Uso mezulayena gaixotasune da afiziyue baino geyo

Nerea Uranga

Uso mezulayek dauzke Jose Ignacio Albizurik. Hainbat txapelketetan parte hartu du eta zenbait sari ere jaso ditu. Euskal Herriyen federaziyoik ez eta Espainiako federaziyuen daude. Baino uso mezulayekin ibiltzen diren gipuzkoarrak Miarritzen biltzen dire.

 

Zenbat uso dauzkezu?

Orain 180 bat uso edukiko ditut.

Nolakuek dire lehiaketak?

Usuek leku batien soltatu eta handik uso bakoitzek bere usotegire etorri beher du. Zain egoten gera usuek noiz etorriko, erreloju bat izeten degu eta usuek prezintatutako goma bat. Usue iristen danien gomie errelojuen jarri eta denborie automatikoki markatzen du errelojuek.

Nola entrenatzen dituzu usuek?

Lehenengo suelta Lasaon egiten degu. Eta hortik pixkenaka-pixkenaka Zumaiye, Getaiye, Donostiye eta gero Hendaire, Baiona…

Nola etortzen dire?

Hego haiziekin baju-baju, beheko kaminuek ikutuez eta ipar haiziekin, buztan atzetik putz egiten diyobenez altu etortzen dire, hobeto. Hego haiziekin ez dire ondo ibiltzen.

Ehiztayen bildurrik bai?

Ehize itxite dagoela lasai bota leizke. Neu ehiztaye naiz, ezta erreza entenditzen... Neu paseko usuek botatzen eta neriek ezin zaindute. Baino honek ehiziek baino gehiyo tiretzen dit. Gaixotasune da afiziyu baino gehiyo.

Ze arraza dauzkezu?

Uso mezulayek dauzket. Urtien poderiyoz nahasten juten zera usuek, eta mejoran, pisu gutxi, hego handiyo, orientaziyue gehiyo… danetik pixket.

Faboritoik ba al dezu?

Faborituek izeten dituzu. Zenbat eta urrutiyo bialdu etortzen dijuzten bezela, hayek egiten debe beti ere ilusiyo gehiyen.

Ezautzen al dituzu usuek?

Bai, baite hegan dabiltzela ere; beteranuek bai, behintzet.

Zer ematen debe?

Satisfaziyue eta disgustue besterik ez. Diru aldetik, gastue.

Izenik ba al daukebe usuek?

Bai, uso batzuk izena jarrite daukebe: andriena, semiena eta hala-mouzko batzuk. Beste bat ere banuen, faboritue, Olano izenakin; hare ere erretiratu zan ziklistie bezelaxe.

Ordu asko kenduko dizute ba usuek?

Ordu asko beher dire usoteye ondo edukitzeko. Geu baino hobeto zaindute daude. Kirolayek bezela die: pastillak, bitaminak… eman beher dizkiyezu.

TXIKITEKO AMETSA. “Makiñe bat amets banitun txikiten nik. Hola, baten bat esateko, ba hauxe: familiye eduki ta pozik bizitzie”

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak