Azterketen ondorioa: kultur etxea behar da
Herrian kultur ekipamenduen eta beharren inguruko bi azterketa behintzat egin dira azkenaldian. Aurrena, 1999an; Uztarria Kultur Koordinadorak lokalei buruz hilabeteetan landutako txosten bat aurkeztu zuen. Txostenean herrian kultur etxe baten beharra zegoela azpimarratzen zen. Proposamen bat ere zehaztu zen kultur etxearen izaera eta funtzionamenduaren inguruan. Bigarren azterketa, udalak aginduta, IKEI enpresak egin zuen. IKEIk egindako azterketak ere herriko kultur mugimenduaren eskari nagusia kultur etxea zela adierazten zuen.
-IKEI (2001):
-Kultur etxea. Behar eta Kultur-azpiegituren Azterketa-n Azpeitiko “kultur mugimenduaren eskari nagusia kultur etxea” dela esaten du.
-Kultur programazioa. IKEIren azterketaren arabera, taldeen artean kultur programazioak hiru kritika ditu: eskaintza ez da zabala; urtero programazioa errepikatu egiten da; eta udalak protagonismo handiegia du kultur programazioa egiteko orduan.
-Kultur politika. Azterketan kultur politikaren beharrak zehazten dira: herrian lanean ari diren kultur talde eta elkarteen beharren azterketa; kultur programazioaren azterketa eta kultur espazioen eta hauen erabileraren inguruko azterketa.
-Uztarria kultur koordinara (1999):
-Kultur etxea. Lokalei buruz egindako txostenean kultur etxe baten “beharra” azpimarratzen da. Kultur etxeak Basazabalen izan behar duela zehazten da.
-Herriko taldeak. Udalak taldeen lana “errekonozitu” egin behar du. “Taldeek kultur etxeko estatutuak zehazterakoan parte hartuko dute eta zer-nolako azpiegiturak behar diren galdetuko zaie. Kultur Etxeko Antolaketa Taldea sortuko da eta taldeek ordezkaritza izango dute bertan”.
-Jabetza eta kudeaketa. “Kultur etxearen jabetza Udalarena izango da eta “kudeaketaz Antolaketa Taldea arduratuko da”.
|