Atletismoa
: Iosune Unanue: Behobian lehen emakume azpeitiarra
“Niretzat Behobia ez da hain berezia”
Nerea Uranga
Iraurgi taldean urte askoan ibilia da. Zazpi urte geldirik egon da eta aurten berriro hasi da lasterka.
Aurten berriro lasterkari ekin eta Behobian emaitza ona egin duzu, ezta?
Orain lasai-lasai aritzen naiz entrenatzen, beste era batera hartzen dut. Bi-hiru neskekin batera entrenatzen naiz. Hauek Behobian irteteko gogoa zuten, baina ez nuen uste proba horrela egiteko gai izango nintzenik (1.34.05).
Aurretik, Behobia-Donostia lasterketa inoiz egin al zenuen?
Lau bat alditan edo. Baina niretzat Behobiako lasterketa ez da hain berezia. Baina jendearentzat bada zerbait.
Urte-zahar egunean Azpeitian San Silvestre lasterketan parte hartzeko asmorik bai?
Gustatuko litzaidake irtetea lasterketa horretan, baina ez dakit ahal izango dudan.
|