Oraindik ere ikerlari
Azpeitiko Udal Liburutegian sarritan egin daiteke topo Enrike Zurutuzarekin. Egunkari edota libururen bat eskuartean duela betiere. Udal Liburutegiaren egoitza Enparan Etxearen arrastoak eta historia ere ederki ikertuak ditu. Ez, ordea, Enparango Dorretxeko kontuak soilik, Loiolako Basilikaren historia, Loiolako Inazioren bizitza eta Loiolako Dorretxearen historiak ere ikertu eta idatzita dituelako. Udal Liburutegia ez ezik, Loiolako Liburutegia ere aski ezaguna du. Bere kasa ikertu eta idazten jarraitzen du oraindik ere Enrikek.
|