‘Joxe Miguel’-en berriketaldiak
La Voz de Guipuzcoa Irratitik, euskal talde bat osatu nahi zutela-eta deitu zioten Enrike Zurutuzari. Irratian euskarazko saioa egiteko talde bat elkartu zen: Nemesio Etxaniz, apaiza eta euskal idazlea, Basarri, Maria Dolores Agirre Donostiako euskal eskolako irakaslea, Oñatibia eta Etxebeste. “Entzuleak erakartzeko berriketa eta bertso batzuk egiten genituen. Berriketagilea ni izendatu ninduten eta bertsoak Basarri-k abesten zituen. Baina kontuz ibili beharra zegoen, zentsura handia baitzegoen”, kontatzen du Enrikek. Berriketaldietan Joxe Miguel bezala ezagutzen zen Enrike.
|