Motoen inguruan
Jose Angel Aristi
Bi hitz bakarrik Alain Arrietaren gutunari erantzuteko. Denok gaude ados: motorrak lapurtzea ez dago ondo. Eta esan nahi dut udaltzainei asko axola zaizkigula gauza hauek, Alainek uste ez badu ere. Moto bat lapurtzea ez dut uste ikaragarri zaila denik, eta behin lapurtu eta gero moto hori beste hiri batera eramaten badute, Azpeitiko Udaltzaingoak ezer gutxi egin dezake moto hori aurki-tzeko. Udaltzainek eta ertzainek ahalegin guztia egiten
dugu, baina ezin dadenera iri-tsi.
Bestetik, Alain Arrietari esan nahi diot, ahalegin guztia egingo dugula motozaleak behar duten bezala ibili daitezen gure herriko kaleetan, denon segurtasunagatik. Gaizki dabiltzanei isunak jartzen jarraituko dugu, eta jada udal ibilgailu biltegira motorrak erretiratzen hasi gara, matrikularik gabe edota segururik gabe gidatzeagatik, adibidez.
Baita ere, pozten naiz ziklomotorren gaiarekin jendea hain konzientziatua ikusteaz. Gure aldetik, kaleak oraindik ere seguruagoak izateko ahalegin guztia egingo dugu.
|