Zenbat buru, hainbat aburu
: puntie ateaiez
Kosken koska
Enekoitz Esnaola
Loiolabideko errotondako lanak direla medio, ohi baino askoz auto gehiago dabil Loiolako atzeko bidetik, baina, hala ere, ez dituzte kendu bertako koskak. Hau da, ez dituzte kendu 1.300 metro horietan dauden bederatzi koska txerri horiek. Eta horrek zer pentsatua ematen du: edo bi aldiz pentsatu gabeko erabakia da edo bi aldiz pentsatutakoa da. Aurreneko kasua dela pentsatuz gero, gidarien ongizatea kontuan hartu gabeko erabakia dela pentsa daiteke, maldizioka bukatzen direlako 1.300 metroak. Eta bigarren kasua dela pentsatuz gero, erabakiaren atzean interes bat gordetzen dela pentsa daiteke. Non ote dago kosken koska?
Eta pentsatzen hasiz gero, ez naiz akordatzen saihesbideko maketatan koskarik ikusi nuenik. Ez nintzen ondo fijatuko.
|