Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 7,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Abendua »  Iritziak »  Gazte izatearen zailtasunak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu : azketako ude

Gazte izatearen zailtasunak

Mikel Arregi

Gazte izatea ez da batere erraza botere faktikoek dena kontrolatu nahi duten lekuetan. Esaterako, urtetan gurasoenean bizi diren gazteek etxerik ezin dute eskuratu, boteretsuen lurraldean etxebizitza politika ez baitoa beharrak asetzera, poltsiko batzuk be-tetzera baizik. Eta normaltzat jo arren, onartezina da gaur egun horrelakoak gertatzea.

Baina, batez ere, gazte izatea ez da batere erraza botereak ezarritako ideologietatik kanpo arituz gero. Izan ere, hala aritzen denak egindakoa oso garesti ordaintzeko arriskua du. Instituzioek ezarritako jokamolde eta ideiei men egingo dieten gazteak sortu nahi dira. Gazte kritikorik ez da komeni (agintearekiko kritikoak, alegia). Baina ez gazteak izanagatik bakarrik; batez ere kritikoak izanagatik. Izan ere, kritikoa denak errealitatea aldatu nahiko du, eta batzuk ez dute errealitatea zalantzan jartzerik ere nahi. Baina batez ere ez da komeni horrelako gazterik, etorkizunean hazi eta herriko oinarri izango direlako: boteretsuen lurraldea zalantzan jarriko luketen gizon eta emakume arriskutsuak.

Hala, instituzioen kontrako norabidean zerbait egiten duen gazteari egurra emateko erabakia hartua dute botere faktikoek: presoen eskubideak errespetatzeko eskatzen ari ziren gazte batzuek beste batzuekin izandako eztabaidak direla eta (ertzainak, bizkarzainak...), kartzela zigor eskaera. Gazte lokala eskatzen ari ziren gazte batzuei, beste hiritar batzuekin borrokan egiteagatik, kartzela zigor eskaera. Gazteok ez dituzte epaitzen egin dutenagatik. Egindakoa zeren alde egin duten, hor dago gakoa. Gazte lokalaren edo presoen eskubideen alde borrokan egin beharrean udaletxearen alde borrokan eginez gero, zigorrik ez. Edo kirol talde baten kalterako aritu den arbitro bati aterkiarekin burua irekiz gero, zigorrik ez. Azpeitiko 7 gazte daude kartzelara joateko arriskuan. Baina ez dira egindako gauzak epaitu, gertaeren atzean dauden ideiak baizik; boterearentzat hain beldurgarri diren ideiak.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak