Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Abendua »  Iritziak »  Hautsak arrotu dituen idatzia

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu : amuko zubitik

Hautsak arrotu dituen idatzia

Kepa Susperregi

Hautsak harrotu ditu azken egunotan Espainiako Gotzainen Batzarrak kaleratutako *Valoración moral del terrorismo en España, de sus causas y consecuencias* izeneko idatziak. Espainiako Gotzainen gehiengo zabal batek onartua, pozez hartu du hainbatek eta hainbatek, baita penaz ere zenbaitek.

Kaleratu eta bi egunera, gure irakasle izandako batek, gure arteko egunkari batetan, bere iritzia labur azaltzekotan hitz hauetan laburbilduko lukeela zioen: *“Texto moral sólido, pero políticamente algo desbocado”*.

Iritzi hori jaso ondoren eskuratu dut testu osoa. Eta irakurri ondoren, zer esan?

ETAren gaitzespen garbia egiten da bertan. Baita bere babesle eta laguntzaileena ere. Baina hau ez da berria. Behin baino gehiagotan egin izan du hori Espainiako Gotzainen Batzarrak berak, eta zer esanik ez Euskal Herriko Elizbarrutietako Gotzainek ere. Baina azken hauen esanen aipamenik ere ez da egiten. Ez zen hori izango idatziaren helburua, baina aukeratxo bat galdu dela iruditzen zait. Bosgarren atalean agertzen da eztabaida sortu duen hainbat irizpide. Nire iritzian, ikuspegi morala gainditu eta iritzi eta aukera politikoen alorrean murgiltzen direnak dira. Erantzunik gabe geratzen da, gainera, hainbat kuestio: Ez al da ba morala, etikoa, estaturik gabeko nazioen independentziaren aldeko aukera? Eta helburu hori lortzeko asmoz, baldintza etiko guztiak errespetatuz, egin daitezkeen ahaleginak? Behin betikoak ote guganaino iritsi diren Estatuak?. Alda ezina ote gure arteko harremanak antolatzeko ezagun dugun marko juridikoa?.

Ez dut besterako aukerarik. Eguberri eta Urteberri denoi, gainean ditugu eta.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak