Santo Tomasak
Iñigo Gorrotxategi
Nire ustetan euskal jendea
daukagula nahiko grabe!
Esaten dute animaliak
torturatzen ai dirade!
Plazan txerria jarri nahi eta
arazo larriak daude.
Santo Tomasak ez dira ezer
plazan txerririkan gabe.
Txorixo eta taloen bila
joaten plaza erdira:
aurten berriro gure Xebastian
gaiak ematen ari da,
lau bertsolari kantuan eta
beste lau han begira...
Gauean bertso gehiago eta
hobeak izango dira.
|