|
|
|
Aurrera ekarrita
: idatzia: Azpeitiko udala
Uztarriaren diru laguntzak direla eta
Azpeitiko Udala eta Uztarriaren komunikazio proiektua. 2002ko diru laguntzak.
-Azpeitiko Udalak 2002an oso berandu eman dio erantzuna Uztarriari. 2003-an gertatuko ez den konpromisoa azaltzen du.
-Uztarriaren komunikazio proiektuaren aurrekontua 2001etik 2002ra bikoiztu egin da.
-Uztarriak hasieratik izan du Udalaren eta erakunde publikoen (Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza) babesa.
-Udalak diru dezente eman dio Uztarriari hasieratik eta kopuru hau goraka doa. 2002an Uztarriaren Komunikazio Proiektuaren %28 subentzionatuko du.
-Azpeitiko Udalak betetzen du martxan jarri duen Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak dioena: “Azpeitian euskararen zabalkundea arlo guztietan erabatekoa izan dadin behar adina baliabide eta tresna sortu eta garatuko ditu”.
-Azpeitiko Udalak ez du ito Uztarria (dirua, lokala ..) eta euskara.
-Azpeitiko Udalak errespetatzen du Uztarria.
-Azpeitiko Udalak errekonozitzen du Uztarriaren lana euskararen normalizazioan.
-Uztarriak euskara eta euskal kultura bultzatzea eta herriko informazioa zabaltzea ditu helburu. Azpeitiko Udalaren iritziz, Uztarria autonomoa den unetik eta herrikoa nahi badu izan zabaltasuna eta inpartzialtasuna bermatu behar ditu.
|