Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 8,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2002 »  Abendua »  Uztarriak eta udalak akordioa lortu dute »  Uztarriaren diru laguntzak direla eta

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Aurrera ekarrita : idatzia: Azpeitiko udala

Uztarriaren diru laguntzak direla eta

Azpeitiko Udala eta Uztarriaren komunikazio proiektua. 2002ko diru laguntzak.

-Azpeitiko Udalak 2002an oso berandu eman dio erantzuna Uztarriari. 2003-an gertatuko ez den konpromisoa azaltzen du.
-Uztarriaren komunikazio proiektuaren aurrekontua 2001etik 2002ra bikoiztu egin da.
-Uztarriak hasieratik izan du Udalaren eta erakunde publikoen (Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza) babesa.
-Udalak diru dezente eman dio Uztarriari hasieratik eta kopuru hau goraka doa. 2002an Uztarriaren Komunikazio Proiektuaren %28 subentzionatuko du.
-Azpeitiko Udalak betetzen du martxan jarri duen Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak dioena: “Azpeitian euskararen zabalkundea arlo guztietan erabatekoa izan dadin behar adina baliabide eta tresna sortu eta garatuko ditu”.
-Azpeitiko Udalak ez du ito Uztarria (dirua, lokala ..) eta euskara.
-Azpeitiko Udalak errespetatzen du Uztarria.
-Azpeitiko Udalak errekonozitzen du Uztarriaren lana euskararen normalizazioan.
-Uztarriak euskara eta euskal kultura bultzatzea eta herriko informazioa zabaltzea ditu helburu. Azpeitiko Udalaren iritziz, Uztarria autonomoa den unetik eta herrikoa nahi badu izan zabaltasuna eta inpartzialtasuna bermatu behar ditu.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak