Hi heu!
“Basarriko lanak oso lotura haundiye eskatzen debe”
Nerea Aranburu
Edurne Ezenarro, Berastegi baserrikue da. Oin dala urte batzuk haren ama hasi zan gaztai eiten, ta gaur egun, biyek jarduten debe basarriyen gaztaiek eiten.
Nolatan ta zergatik hasi zinen?
Oin 7-8 urte nere ama gaztagintzan murgildu zan. Ikastarueta juten hasi zan, mundu hau gehiyo ezautzeko. Harrezkeo honta dedikatzen gea.
Ikusten da teknologi aurreraue daukezuela. Ze prozesu erabiltzen dezue gaztaie eiteakuen?
Lehenik biltegiyen ardi danak biltzen die, ta gero, banan-banan jeitzi. Hortako rotativa izeneko makina baten pasau ta han jeitzi eiten die. Behin jeitzi ta geo, ardiyek beste kalea pasatzen die ta handik kanpora dijuez. Ondoren makina hortatiken esnie automatikoki tanke batea pasatzen da. Eta tanke hortan, esnie 48 ordutan egongo da lau gradutako tenperaturan. Hor prestau ein beher izeten da esnie, gaztaie ein ahal izeteko.
Ta behin denbora hori pasautakuen, zer eiten da?
Orduen gaztaie eiten hasten gea. Esnie berotu (30-32º arte) ta beti moitzen eon beher du. Ondoren gatzagiye bota, esnie gogortzeko, ta 30 minutuz euki. Gero poliki-poliki moztu eiten da ta hori ein ondoren, likidue ta solidue banatzen deu. Iluntzie aldea, berriz, pisue jartzen diyou, hola ur dana hustu ta masa bakarrik gelditzen da. Moldetan sartu, tapatu eta ondoren prentzatu eiten deu. Hau dana ein ondoren, kaxetan ipini ta ude sekatzen danien kamaretan sartzen
da.
Lan asko eskatzen dun ofiziyue, ezta?
Bai, egiye esan basarriko lan hauek denbora asko ta lan asko eskatzen debe. Gainea, holako lanak oso lotura haundikuek die, hemen astie ta jaye danak berdinek izeten die guretzat.
Gaur egun, zenbat ardi dauzketzue?
Oin 600 ardi dauzkeu danea ta hoyek danak ondo zaitziek lan asko ematen du.
Lehiaketetan parte hartzen al dezue?
Bai, normalien bai. Aurtengo urtien bi sari irabazi ditugu. Batetik, uztailien 25ien, Azpeitiyen Santiyutan, ta bestie, berriz, Bergaran irabazi gendun. Aurretik beste sari batzuk’e lortuta dazkeu.
Non saltzen duzue gaztaie? Jende askok erosten al du?
Leku askotan saltzen da, bai dendatan, bai tabernatan... Baño gehyenbat zuzenean saltzen da, azoka plazan adibidez.
TXIKITEKO AMETSA. “Sekule ez det euki amets konkretu bat, oin ez naiz akordatzen behintzet. Nik uste det, ahal dan ondona bizitzie dala euki leiken ametsik onenetakue".
|